Dobry!

Bizkaiko udalerri polit batekin natorkizue. Kirolak eta paisaia ikusgarriek bat egiten duten puntu horietako bat. Bertakoak dira Joane Somarriba eta Eunate Agirre besteak beste. Zein lekutaz ari naiz? Sopela! bai jauna! 13.000 bat biztanle dituen herrixka polita. Ondoren ikusiko duzuen bezala kirol bereziak egin daitezke bertan.

San Pedro eliza (Sopela)
San Pedro eliza (Sopela)

Hegan egitea maite baduzu leku aparta da. Batez ere Arrietara hondartza gainean dagoen maldan abiadura hartu eta bertan zure hegan egiteko gailua egoki irekitzen baduzu beti ere. Hau diot uretara zuzenean joana denik ere ezagutzen dudalako. Kirol honi buruzko informazio gehiago nahi baduze pasa zaitezte Kalisperaplanet-en web gunetik :-). Kirol hau eta bidaiatzea maite duten bikote baten istorioak daude bertan.

Parapentea irekitzen
Parapentea irekitzen

Kostalde honetan ere Bodyboardlari eta surflari mordo bat ibiltzen da olatu triangularra domeinupean hartu nahian, ni neu eure artean :-P. Bi hondartza dauzkagu aukeragai: Arrietara, (La Salvaje bezala ezagunagoa) eta Atxabiribil. Biak zein biak paraje honetan aurkitu daitezkeen politenetakoak direla esango nuke.

Getxo – Sopela egiten

Egun pasa joateko oso leku aproposa iruditzen zait, batez ere Getxotik oinez heldu zaitezkeelako kosta-kostatik doan ibilbidea eginez Wikiloc-eko fitxategia erabilita. (Zumaia – Deba egitea bezala da baino ikusten den paisaia ez da hain polita, nire ustez).

Wikiloc: Getxo – Plentzia (kostatik)

Dena primeran dijoala ikusita egarri eta gose pixkat sartu zait. Logistika arazo honi ere irtenbidea ematerik badago. Hondartzatik gertu hainbat jan zein edateko taberna daude: La Triangu, Inidians, El peñon eta Sunset dira niri gehien gustatzen zaizkidanak. Taberna erosoak dira lagun, familia zein bikotean joateko.

Indians-en

Bertan izan ez bazarete, bixita egitera joateko leku aparta da (%100 gomendatzen dut), eta egon bazarete kontaidazue zuen esperientzia.

Arrietara hondartza

Zeren zain zaudete? Ekin bideari!

Dobre vibrace!