Dobry!

Udara joan dela argi geratu zait. Udara berezi eta bitxia, COVID-19ak biziarazi didana. Urte honetako udara ez dut berela ahaztuko, ez horixe. Eta urtero egiten dudan bizikleta bidaiaren planifikazioa guztiz aldatzera behartu nau. Aldaketak onartzeko urtea da, duda gabe.

Hasiera batean nire bizikleta hartu eta Islandiari buelta emateko asmoa nuen bakarrik, hori zen hasiera bateko plana. Web gune batzuk bixitatu ondoren, lagun batzuei eginiko galdera sorta batzuen ondoren eta ikusitako argazkietako paisaiek maitemindu nindute eta maiteminduta naukate oraindik. Baino hegazkina erabili ezinak plan aldaketa handia egitera behartu ninduten.

Beraz egoera ikusita Midi kanala + Garona ibaiaren alboko kanala + Robert Lapebie bidegorria + Eurovelo 1 (Vélodyssée) egitea izan da azkenean aukeratu dudana. Bi itsasoen arteko ibilbidea lotzea, Mediterranear itsasoa eta Atlantikoa alegia. “Canal des deux mers” izenaz ere esagutzen dena eta ondorengo estekan duzue informazio egokia berau burutzeko.


Bete dituen premisak onodrengoak izan dira:

  • Etxetik gertu zegoen ibilbidea izatea, arazoren bat bazen erraz itzultzeko.
  • Hegazkinik hartu gabe egin beharrekoa zen (Trena edo autobusa erabilita soilik)
  • Leku jendetsua ez izatea.
  • Ia planifikaziorik behar ez duen ibilbidea.

Udara berezia izan da eta telebistako mezuei kasu egin izan banie, ez nukeen bidairik egingo. Etxean pasako nukeen udara osoa. Baino ez da horrelakorik gertatu lasai, ondoren azalduko dizkizuet izandako bizipeanak bizikleta bidaitzeko tresna izanda.

Lehen eguna

Goizean goiz esnatu eta Hendayara eraman ninduten autoz, bertako tren geltokian trena hartzeko. Asmoa Hendaya – Seté egitea zen, bidaia bertatik hasten baita. Baino arazo logistiko txiki bat izan zen. Tren hau ez doa zuzenenena Sete-ra. Erdibidean trenez aldatu beharra dagao, eta bigarren tren horretan bizikleta sartzeko lekurik ez zen. Ticketak garaiz erostearen meritua. EPIC FAILL.

Beraz Ticketak saltzen zituenak ondorengoa eskaini zidan era jatorrean: Egun horretan bertan Hendaya – Bordeaux egitea, gaba bertan pasa eta hurrego egunean goizeko 6etan Bordeaux – Sete egitea. Bertan izanda onartzea besterik ez zitzaidan geratu (Etxera itzultzea ez da inoiz alternatiba izan), aukerarik izango ez banu bezala. BIDAIA HASTERA DOA!!!

Arratsalde bikaina pasa nuen Bordeaux ikusten, 16:00ak aldean bertan bainintzen eta hostelean topatu nuen gazte alemaniar batekin berriketan egiteko aukera ere suertatu zitzaidan. Bidaia hasteko gogoz eta irrikaz nintzen, bai horixe.

Bigarren euguna

Goizean goiz jaiki, hostelean ez zegoen iñor esna (goizeko 5ak ziren), eta banindoan Bordeaux-eko “St Jean Gare”-ra Trena hartzea. Orain bai, orain hasten zen benetako bidaia. Gogoa, zirrara eta ilusioa ziren nagusi nire barnean egun hasieran. Eta logurea, logurea baita noski!.

Trena esan bezala 6 etan abiatzen zen, geltokian gosaltzeko aukera neukan eta ondoren 5 orduko bidaiari ekiteko prest. Hauek izan dira niretzat momenturik gazienak. 5 ordu tren baten barruan zeure burarekin bakarrziketan, bakarrik baitnoa eta bidaia hasteko gogoz, ilusio eta antsietatea biak bat.[ Liburu bat izan dut bidailagun gisa. Oparitu zidaten liburu bat. Gustura iraktzen nabilen bat. Bidea errazten duen konpainia.]

1.Etapa:Canal Du Midi (Agde -> Azille)
1.Etapa:Canal Du Midi (Agde -> Azille)

Etapari dagokionez goiko irudian ikus dezakezue ibilbidea. Agde n hasi zen nire GPSa (Garmin etxeko GPSa) martxan eta Azille aldean amaitu nuen lehen eguna. Ibilbidea egiteko gomendagarria aurreko esekidura duen bizikleta izatea. Platanero zuhaitzen erroak bide osoan zehar daude ikusgai eta deserosoa izan zen lehen eguna, traketeo handixamarra. Paisaia politak dituen bidea da Midi kanala, ezker edo eskuin aldetik dituen bideetatik zoazelarik hasierako kilometroetan. Baino aukeratzen duzun alderdia aukeratzen duzula ere, sentzazioa beste aldea hobe dagoenarena da….

Lehen eguneko argazki laburpentxoa

Dobre vibrace!