Dobry!

Tituluko bi kontzeptuak lotu nahian zabiltza eta ez dakizu nola? Uste duzuna baino zer ikusi gehiago dute bi kontzeptuek. Fast Food edo “Txerrijana” ere esaten zaion hori eta Google enpresaren ordengailuak uste duzuna baino amankomunagoak diren kontzeptuak dauzkate. Ia ondorengo lerroetan egoki azaltzea lortzen dudan. Gera zaitez irakurtzera, nahi baduzu beti ere.

Duela egun batzuk Isabel Diaz Ayuso, Madrilgo politikariak izandako gatazketako bati (baino soilik bat) buruzko artikulua irakurri nuen. Artikulua irakurri nahi baduzue ondorengo estekan jarriko dut. Gutxi baderitzozue ondorengo bideoa ere ikustera gonbidatuko zaituztetet. Laburbilduz, arazoa ondorengoa zen: Eskolako menuak egiterakoan, arrotasunez azaldu zuen egunero Pizza menu bat izango zutela ikasleek pandemia garaian, menu osasuntsua, jangelatan egoki elikatuak egon zitezen. Denontzat ezaguna den pizza kate bat izanik janaria banatzen zuen enpresa. Hau batez ere eskluisioan zeuden eta jangela beka jasotzen zuten familien seme-alaben tripak betetzeko eta pozik egon ziztezen. Bete edozein modutan eta ahalik eta merkeen noski.

Uste dut denok ados egongo garela elikadurak gure osasunean duen garrantziarekin. Osasuntsu egoteko, gure otorduetan jaten ditugun jakiak ezin dira edonolakoak izan. Barazki, fruta eta beste hainbat elemetuz osatuak egon beharra dute, elikadura egokia dela esateko. Hau gutxi balitz, mediku zein nutrizionisten aholkuak jarraitzu gero ondorengo taulan azaldutakoa bete beharko genuke:

Pizza itxurako elikaduta taula

Ikusten den bezala Pizza soilik itxuran dago, agian horregatik datorkie anabasa Madrilgo gobernuko kideei. Kontzeptuak nahasi dituztelako dela pentsatu nahiko nuke….

Eta honek zer ikusi dauka Chomebook-ekin? Galdera daukazuenontzat oraindik, ia parekotasun bat erabilita azaldu dezakedan ondorengo lerroetan.

Jakina da ikastetxe askotan, ikasleak Chromebook-ak erostera bultzatu dituela hezkuntzak edo ikastetxeak, hauek baitira “ordenagailu” bat erosi ondoren dirulaguntza jasotzeko aukera bakarra, edo horrela saltzen da prozezua. Gainera IKT hezkuntza egokia jasotzeko aparailu gisa helarazten zaizkie gurasoei, marketing egokia erabilita (bateria iraupenak, erabilpen erraztasuna, bla-bla-bla). Dena da oso erraza eta guraso askoren ezjakintasunaz aprobetxatuta bada hezkuntza sisteman negozio ederra egiten dabilen norbait.

Google-en zerbitzartiak

Baino zer dago ordengailu hauen atzean? edo hobe esanda zein dago ordenagailu hauen atzean? GOOGLE = BIG BROTHER. Niretzat bertute baino gabezia gehiago dituzten aparailuak dira. Ez dut uste ikaslegoaren heziketa bermatzen duten aparailuak direnik alde batetik. Eta ikaslegoaren datuakin zer egiten den ere ez da batere etikoa bestetik.

Ikusten ditudan gabeziak:

  • 1-Hasteko eta arlo teknikoari begiratuta, erabilpen mugatua eta zerbitzu etxe berdinaren aplikazioak online erabiltzera bultzatzen eta behartzen zaituen aparailuak dira, hardware oso oinarrizkoarekin. Google mail, Google calendar, Google drive, Google photos, Google meet, Google Classroom, Google duo…. dena da Google XXXXXXX. Non dago aukeraketa libertatea?

  • 2-Hauek erabiltzeko internet konexio bat behar duzu eta google kontu bat, hau gabe ordenagailuak ez baitu ezertarako edo ia ezertarako balio, mahi gainean duzun paper mordoa bere lekutik ez mugitzeko ez bada. NO INTERNET = NO PARTY <=> NO GOOGLE ACCONT = NO PARTY.

  • 3-Ikasleak SOLIK Google etxeko aparailuen sistema eragilea erabiltzen ikastera bultzatuta daude. Google ekosistema. Dena era automatikoan eta kontrolatzen ez duten laino bat erabilita gordetzera. Ondoren Google-ek datu hauekin zer egiten duen jakin gabe. Gure pribatasuna multinazional bati saltzen diogu hauekin nahi duena egin dezan, zerbitzu batzuk DOAN erabiltzeraen truke. Benetan doakoak dira?

  • 4-Doakotzat dauzkagun zerbitzu horiek FAST FOOD zerbitzuak dira, gure datuen osasuna zaindu gabe erabiltzen ditugunak, erosoak. Zerbitzua merkeena ematen digun enpresarekin egiten da akordioa, jakin gabe ia egokia den egiten gabiltzana. Hau da, ikasle guztiei PIZZA Teknologikoa edo HANBURGESA Teknologikoa ematen gabiltza egunerokotasunean.

  • 5-Uste duzue IKT hezkuntza bermatuta dagoela soilik ikasleei merkatuan dagoen gailu bat erabiltzeko inposaketa egiten badiegu? Hartu hau eta erabili… Ordenagailu bat du = IKT bikain.

  • 6-Seme-alabei egunero FAST FOOD janaria emango ez bazenie, zergatik Google Chromebook bat bai?

Nire iritzia ematerako garaian, ez dut inor iraindu nahi eta ia esaldi bakarrarekin asmatzen dudan niretzat Ikt hezkuntzak zer izan beharko lukeen:

“Ikasleak bere beharretara egokien egokitzen den gailua/sistema aukeratzeko eta bere datu pertsonalak zer nola kudetzeko gaitasuna eta ezagutzak barneratzean dakarren hezkuntza bat, beti ere merkatuan ondoren eskatuko zaizkion herraminten ezagutzak izanda”

Ni neu.

Amaitzeko, kritiko izatera bultzatu nahi zaituztet. Edozein dela gaia, begiratu, irakurri, ulertu eta ondoren aukeraketa egokia egiteko kriterioak dituzuenean egin erosketa. Onodrengo estekan, librezalek dioena ere irakurtzera gonbidatzen zaituztet.

“Argi izan zerbitzu bat doakoa den momentuan, produktua zu zeu zarela.”

Dobre vibrace!