Dobry!

Aurreko sarrera


Hirugarren eguna

Goiz esnatzeak ba omen du saria. Ez dakit hau egia den edo ez, zuek esango duzue ondorengo argazkia ikusita. Azille aldean esnatzeaz bat topatu nuen paisaia bikaina baita.

Azille

Etaparen datuak ere jarriko ditut egun honetakoa luzea baita, baina helduko gara puntu horretara. 150 km egin nituen egun da. Bidean zer topatuko nuen jakin gabe nindoan, baino bidea hobetuko zenaren esperantzarekin (ez zen beteko Tolouse ingururarte). Egia esan bidean topatutako hainbat puntu bitxi daude eta eklusa mordoxka bat. Denera eklusa kopurua 63 da, hautako 33 automatikoak direlarik.

Hirugarren eguna GPS

Egia esan bidaiko hiri politena etapa honetan aurkitutako Carcasona da. Benetan denbora askorekin bazoazte eta gazteluak maite badituzue, merezi du bertan goiz, arratsalde edo egun oso bat pasatzeak. Nik nire kasuan 3 ordu eskaini nizkion. Gomendatuko nuke etapa kalkuluak egitean bertan etapa amaiera izateko posibilitatea kontutan izatea. Ni desastre xamarra naiz eta planifikatu gabeko bidaiak atsegin ditut orokorrean.

Ondorengo argazki bilduma ikus daiteke bertako gaztelua:

Carcasona

Goiza bertan pasa ondoren, Castelnaudary aldera irten nintzen lasai lasai. Egia esan irteera ez dago batere argi eta GPS-ko aginduak jarraituta egin nuen. Kasu hauetarako primerako da, hiriburuetatik irtetezeko primerako gailua da. Gainontzean galtzea ia ezinezkoa dela esango nuke bidai honetan, beti kanala jarraitzea tokatzen baita. Bidea ez da hobetu eta oraindik plataneroen erroak topatzen dira nonahi, desesperazio puntu bat ere badut batzuetan. Baino tarteka asfaltozko eta grabazko bideak daude. Gravel-arekin primeran joateko modukoak.

Castelandry
Castelnaudary

Puntu honetatik aurrera zerbait jateko gogoa neukan eta bide batez lo egiteko erreserba tokia topatzea erabaki nuen. Booking plataformaren bitartez Tolouse-en lo egiteko gela txukuna topatzen dut, eguneko oferta. Hori bai bertara heltzeko 3 bat ordu badauzkat aurretik. Baino motibazio handiz nago ikusitako paisaiak eta lekuek animatuta naukate.

Sorpresarik hoberena Tolousera heldu baino 40 bat KM lehenago agertzen da. ¡¡¡Dagoeneko bidea bizikletaz ibiltzeko perfektua da!!!

Eta arratsaldeko 19:30 inguruan Tolousen naiz, 150 km egin ondoren hiria ikusi eta bertako kaleetan zehar ibiltzeko. Hori bai, dutxa eder bat eta zerbait jan ondoren. Afaltzera hirigunera jaitsi eta bertako alde zaharrean afaltzea erabakizten dut. “Pink City” izenaz ere ezaguna da Tolouse. Hemen amiatzen da Midi kanala eta lotura zuzena du Garonako kanalarekin. Bye-Bye Midi😬

Laugarren eguna

Eguna ez da hain goiz hasi, lo pixkat egiteko aprobetxatzen dudalako. Gelan bakarrik egon baitnaiz, gelakide gabe gau osoa. Bizikletak ere nirekin lo egin du gelan. Ez dut aparteko sopresarik nahi. 10:00 ak inguruan Tolouse erdigunera noa gosaltzera. Eguna indarberrituta hasi nahi dut, gaurko egunari ekiteko.

Ez dakit zer nola egingo ditudan kilometroak, ez eta norekin eguna hasi baino ez baita egin. Baino bideak dagoeneko guztiz asfaltaturik daude. Kilometro pila aurrera egiteko bikaina da bidea, eta puntu batetatik aurrea aspergarria eta monotonoa. Baino beti nahi izaten dugu ez daukaguna. Ondorengo irudian etaparen laburpena doa.

4.Eguneko GPS Erregistroa

Eguna aurrea joan ala pertsona ezberdinekin partekatu nuen bidea, beraien artean lo egiteko doako kanpin bat non zegoen bazekien batekin ere. Egia esan jatorra eta munudan ibilia zena. Bazekine zer ginen euskaldunak, baita gure hizkuntza propioa daukagula ere. Banyo batekin zijoan bidaian, pertsona berezia bai horixe.

Bostgarren eguna

Azken eguna zenik ez nekien baino eguna aurrera joan ala konturatuta nengoen bai kilemetro pila eginda neuzkala dagoeneko. Eguna lasai asko hasi nuen gosaltzeko nire denboratxoa hartuaz. Ondoren nire lo denda jaso eta alportxak egoki ordenatzeko eguneroko lana izan zen. Onartu behar dut hau dela gehien gorrot dudana edo deserosoen egiten dudana.

Dobre vibrace!